Ur-hornidura beharrezkoa den leku guztietan ematen ditugu zerbitzuak, eta gure bezeroei presio etengabea eta emari uniformeak bermatzen dizkiegu. Gainera, sektorean buru diren marken banatzaileak garenez, oso aproposak ez diren inguruneetan edo egoera zakarretan ere funtzionatzeko diseinatutako askotariko ponpaketa-sistemen hornikuntza bermatzeko gai gara.
Bezero bakoitzaren beharrizanei egokitutako zerbitzu profesionala eskaini ahal izateko, Solve IMIn baliabide ugari dauzkagu, diziplina anitzeko eta kalitatezko arreta bermatzeko.
Beraz, zera esan dezakegu: ur hornidura non den beharrezkoa, Solve IMIk han jartzen du konponbidea.
URA, gure izatearen funtsa
Hainbat sektoretan lan egiten dugu, bai eskala handiko industrian bai ospitaleetan, egoitzetan, hoteletan, jabeen erkidegoetan eta abar.
Eremuen aniztasun horri eta sektorean urte askoan lan egin ondoren bildutako esperientziari esker, Solve IMI buru da enpresa guztien artean, baliabide ugari dauzka, eta horien bidez bezeroei arreta azkarra eta efikaza bermatzen zaie, bai eta erabateko gogobetetzea ere.
INDUSTRIA
Industria kimikoa, elikagaigintza, petrolioa eta gasa, itsas aplikazioak, hozte-sistema, tratamendu-aplikazioak
azalerakoak.
ENERGIA
Zentral elektrikoak, ziklo konbinatuko zentralak, zentral nuklearrak, energia berriztagarriak.
Etxeko ur-hornidura, eraikinetako drainatzea, berokuntza,
aireztapena, aire girotua.
URA
Ura ateratzea, hondakin-uren tratamendua, uren garraioa, drainatzea.
Outsourcing-a
Solve IMIn ondo baino hobeto dakigu garrantzitsua dela efizientzia, baita baliabideen eta kostuen aurrezpena ere. Arrazoi horregatik, enpresei outsourcing zerbitzuak ematen dizkiegu, ponpaketa-sistemen konponketetarako edo mantentze-lanetarako.
Uste osoa dugu industria-sektoreko zerbitzuen esternalizazioan; horregatik, gure plantillan arlo askotako adituak daude. Horrela, zure instalazioetan sor daitezkeen beharrizan guztiak bete ditzakegu, eta gure langileak behar den denbora guztirako lekualdatzen dira.