Lasaitasuna, konfiantza eta esperientzia

Ponpen alokairua zerbitzua

Solve IMIn xukatzeko ponpen alokairurako katalogo zabala daukagu, halako ponpak unean-unean behar diren egoeretarako.

Xukatzeko ponpa bat alokatu nahi duzu?

Sektorean buru diren markekin lan egiten dugu, adibidez teknologia handiko Tsurumi urpeko ponpekin. Ponpa horiek sendoak, trinkoak eta urradura-kontrakoak dira, eta irabiagailuarekin edo irabiagailurik gabe doaz. Solidoak onartzen dituzte % 40ra arte, eta 40 gradura arteko tenperaturak jasaten dituzte, material bereziekin fabrikatuta daudelako (Iron casting, synthetic rubber, chromium iron casting eta abar). Ezaugarri horiei esker lan txukuna eta efikaza egin ahal da.
Solve IMIk hainbat irtenbide eskaintzen dizu xukatzeko ponpen alokairurako; modelo diferenteak dauzkagu, behar duzun tentsioaren arabera, hau da, alternatibak eskaintzen ditugu instalazio monofasikoetarako nahiz trifasikoetarako.
Bombas de achique para alquiler

Azaldu den beharrako egokiena den ponpa

Ponparik egokiena aukeratzeko oso garrantzitsua da hainbat gauza jakitea, besteak beste uraren emaria zein den eta ur hori zein altuerataraino bultzatu behar den. Hori hala da, gainditu beharreko altuera zein den, eskura jarritako ponpak diferentea izan beharko duelako (adibidez, trifasikoak 200 metrora arteko altuerak gainditzeko gai dira eta emari handiak onartzen dituzte).
Mantenimiento de bombas
Lasaitasuna, konfiantza eta esperientzia

Jarri gurekin harremanetan informazio gehiagorako