Gure enpresa

SOLVE, ZURE PONPAKETA-SISTEMEN MANTENTZE-LANEN INGENIARITZA

Gure enpresa Abanton (Gallarta, Bizkaia) dago kokatuta, kualifikazio handia duten profesionalen taldea gara eta esperientzia handia daukagu ponpaketa-ekipoen eta beren osagarrien arloan. Zehazki, Solve IMIn ponpen mantentze-lan, konponketa, instalazio eta hornikuntzarako zerbitzu teknikoan espezializatuta gaude.

Gure helburua da enpresen eta partikularren euskarri teknikoa areago zentralizatzea, eta horretarako, neurrira egindako mantentze-lan orokorreko proiektua eskaintzea. Gainera, ponpaketa-ekipoen arloan buru diren enpresen Zerbitzu Tekniko Ofiziala (LTZ) gara; hala, egonkortasun profesionala sortzen dugu etorkizuneko mantentze-lanera begira.

Ponpaketa-ekipoen mantentze-lana behar bezala eta modu efizientean kudeatuz, azken instalazioan ekipoen kudeaketa egokia egiteko denbora, dirua eta ahalegina aurreztea lortzen da.

GURE LANKIDEAK

Injecta
Intercal


JARDUERA-SEKTOREAK

 

Industria Sektorea

SOLVE IMIn Industria Sektorean espezializatuta gaude. Gure helburua hainbat arlotako instalazioen mantentze-lanetako departamentuei euskarri teknikoa ematea da; hona hemen arlo horietako batzuk: industria orokorrean (ontzigintza, papergintza, siderurgia, industria kimikoa, elikagaigintza, uren tratamendua, EUA-HUA, energia eta abar), eta gainera ospitaleak, egoitzak eta abar.

Gehiago Irakurri

 

Jabeen komunitateak

SOLVE IMIn, gainera, jabeen erkidegoetan ponpaketa-instalazioen mantentze-lana eta kontserbazioa eskaintzen ditugu.

Gehiago Irakurri

PERTSONAK, GURE BALIO ERANTSIRIK ONENA

GURE ARAUA

Hobeto ulertzea eta aintzat hartzea gizartearen bilakaera, baita ingurunearen aldaketak, arauen moldaketak eta pertsonen benetako beharrizanen interpretazioa eta aurrerabide horretarako eskura dauden bitartekoen egokitzapena ere, lagungarria zaigu hurbiltasuna eta konfiantza optimizatzeko, tratu pertsonalizatua emanez.