Jabeen erkidegoak

  • Home
  • /
  • Jabeen erkidegoak

Solve IMIn espezialistak gara mota guztietako instalazio eta bezeroentzako ponpaketa-sistemetan. Industria arloan egiten ditugu hornidurak, baina horrez gain ponpaketa-ekipoak eskura jartzen, mantentzen eta konpontzen ditugu beste hainbat lekutan, adibidez jabeen erkidegoetan, egoitzetan, gimnasioetan, ospitaleetan, eskoletan, ostalaritzan eta abarretan.

Garajeetarako eta sotoetarako xukatze-ponpak eta presio-igogailuak gure funtsezko zutabeak dira, baina ur beltzen ponpekin ere lan egiten dugu. Laburbilduta, jabeen erkidegoen arloan, Solve IMIk batik bat bi mailatan jarduten du.

XUKATZEKO PONPAK GARAJEETARAKO ETA SOTOETARAKO

Garaje eta soto ugarik arazoak dauzkate ur-iragazteekin, batez ere euri ugariko sasoian. Xukatzeko ponpak oso lagungarriak izan daitezke, hondamen handiagoak gerta daitezela eragozten dutelako.

Solve IMIn kasu bakoitza modu zorrotzean aztertzen dugu, zuri beti irtenbiderik onena eskaintzeko. Urpeko ponpen instalazioa diseinatzen eta planifikatzen dugu, zure beharrizanetara ondoen egokitzen zaizkien ponpak eskura jartzen ditugu, eta jada instalatuta dauden ponpen mantentze-lanaz eta konponketaz arduratzen gara, edozein mota eta markatakoak direla ere.

Gainera, xukatzeko ponpen alokairu-zerbitzua daukagu, halako ponpak unean-unean soilik behar diren kasuetarako.

PRESIO-IGOGAILUAK

Solve IMIn esperientzia luzea daukagu presio-igogailuen arloan; beraz, ezin hobeto ulertzen ditugu bezero bakoitzaren beharrizanak.

Eraikin askotan, goiko solairuek arazoak izaten dituzte uraren presioarekin, dela udalaren hornikuntza-sareak presio txikiegia duelako, dela hodien egoera kaskarra delako.

Solve IMI jada instalatuta dauden presio-igogailuen mantentze-lanaz eta konponketaz arduratzen da. Gainera, sektorean buru diren marken banatzaileak garenez, bezero bakoitzak presioaren aldetik eta emariaren aldetik dauzkan beharrizanak kontuan hartuta egokiena den presio-igogailuari buruzko aholkua emateaz, eskura jartzeaz eta “giltza eskura” eran instalatzeaz arduratzen gara, eta hala ur-hornidura jarraitua ziurtatzen dugu.